Husna berdindu zuten Kulturalak eta Amorebietak. Play-offean sartzeko ez du ia aukerarik ikusten Kulturaleko entrenatzaileak, \"puntu bakarra gutxi\" delako bere ustez.
Husna berdindu zuten Kulturalak eta Amorebietak. Play-offean sartzeko ez du ia aukerarik ikusten Kulturaleko entrenatzaileak, \"puntu bakarra gutxi\" delako bere ustez.
Harmailetan ohi baino jente gehiago batu zuen derbiak. Egia esanda, jende asko etorri zen Zornotzatik ere. Etxekoek play-offetan jokatzeko eskubidea ematen duen laugarren eta azken postura hurreratzeko aukera zeukaten. Amorebieta ez dago puntu behar larrian (bigarren dago eta zortzi puntu ateratzen dizkio Gernika bosgarrenari), baina irabazita matematikoki sailkatu zitezkeen hiru jardunaldiren faltan.
HAMAIKAKOAKDurangoko Kulturala: Basauri, Eriz, Viñas, Asier, Txumai, Larrinaga, Muniozguren, Gorroño, Joseba Garcia (58\', Jokin), Xabi (79\', Julen) eta Iban.
Amorebieta: Xabi, Luis (77\', Iban), Iñaki, Santamaria, Zigor, Txopitea, Gurtubai, Lillo, Orbegozo, Arman (65\', Carlos) eta Iker.
TXARTELAKDurangoko Kulturala:Horia: Eriz, Viñas, Asier, Larrinaga eta Ibanek.
Amorebieta:Horia: Iñaki, Zigor eta Armanek.
JARDUNALDIKO BESTE EMAITZAK
Lagun Onak 0-2 Amurrio
Elgoibar 3-1 Aretxabaleta
Zamudio 0-4 Leioa
Basconia 3-3 Retuerto
Beasain 2-2 Real Sociedad B
Laudio 1-0 Santurtzi