San Adriango bandaren kontzertua, zapatuan

Anboto 2010ko api. 20a, 12:03

Tabira musika bandak antolatuko du ekitaldi hau. 20:00etan izango da Andra Mariko elizpean.

Tabira musika bandak antolatuko du ekitaldi hau. 20:00etan izango da Andra Mariko elizpean. Ekitaldi berezia ospatuko da Durangon zapatu honetan. Nafarroako San Adrian herriko musika bandak kontzertua eskainiko du Andra Mariko elizpean, Tabira musika bandak gonbidatuta. Historia handiko banda da San Adriangoa, 1929an sortutakoa berau. Gaur egun 45 kidek osatzen dute taldea, 12 eta 35 urte arteko gazteekin. Elkartrukea egingo dute, gainera, bi taldeek. Izan ere, maiatzaren 8an durangarrak izango dira Nafarroa aldera joango direnak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!