Doctor Deseo Plateruenean, gaur

Anboto 2010ko api. 16a, 15:33

Doctor Deseo taldeak Durangoko Plateruena kafe antzokian hasiko du gaur \'Deseo: Cartografía Imposible\' lan berriari dagokion bira. Kontzerturako sarrerak agortuta daude.

Doctor Deseo taldeak Durangoko Plateruena kafe antzokian hasiko du Deseo: Cartografía Imposible lan berriari dagokion bira. Francis abeslariak zuzenekoak ematen hasteko desiatzen dagoela adierazi du. Irrika hori galtzean hartuko omen du erretiroa: \"Hau ezin daiteke funtzionario baten errutina izan. Larru-jotze baten antz handiagoa daukate zuzenekoek\", dio. Apirilaren 16an igoko dira Platerueneko eszenatokira. badira egun batzuk ez dagoela sarrerarik salgai. Gaur ere ez dituzte salgai ipiniko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!