Husna berdindu dute Kulturalak eta Amorebietak. Beasain laugarren sailkatuak bina berdindu du Real Sociedad Bren kontra. Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan durangarrek bost puntura dituzte beasaindarrak.
Husna berdindu dute Kulturalak eta Amorebietak. Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan durangarrek oso zail dute play-offetarako zailkatzea.
Harmailetan ohi baino jente gehiago batu du derbiak. Egia esanda, jende asko etorri da Zornotzatik ere. Etxekoek play-offetan jokatzeko eskubidea ematen duen laugarren eta azken postura hurreratzeko aukera zekusaten. Amorebieta ez dago puntu behar larrian (bigarren dago eta zortzi puntu ateratzen dizkio Gernika bosgarrenari), baina gaur irabazita matematikoki sailkatu zitezkeen hiru jardunaldiren faltan.
Lehenengo zatian izan dituzte talde biek aukerarik onenak. Bigarrenean, partidua aurrera joan ahala, galtzeko beldurra nagusitu zaie. Kuriositate moduan, partiduko zati biak hasi aurretik zelaia busti du Kulturalak, baloia azkarrago ibili zedin.
Amorebietak partidua hasi eta berehala aukera ederra izan du. Armanen erdiraketa bakarrik errematatu du buruz Ikerrek, baina erdira irten zaio. Handik hamabost minutura Gurtubai bakarrik geratu da Basauriren aurrean eta ez du asmatu. Kulturalak Amorebietako atzelarien bizkarra bilatu du etengabe eta jokamolde horrekin sortu ditu aukerarik onenak. Lehenengo, 25. minutuan, Xabiren pase bikain batek Iban atezainarekin buruz buru utzi du, baina atzelarien arnasa kolkoan, ezin izan du behar bezala erramatatu. Segidan Joseba Garciak beste aukera bat izan du; pase luze bat ederto geratu du Muniozgurenek paparragaz eta Josebari utzi dio; honek gogor jaurti du, baina erdira.
Azken minutuetan berriro Amorebieta nagusitu da. Orbegozori gelditu ona egin dio Basaurik; segidan Lillok 20 metrotik boleaz jaurti eta baloia gutxiagatik joan da kanpora. Lehen zatiaren hondarrean Ikerrek txilenaz ondo errematatu du, baina baloia langaren gainetik galdu da.
Bigarren zatia nahasiagoa izan da. Borroka asko eta aukera gutxi. Gorroñoren bi-hiru erdiraketa izan dira Kulturalaren aldetik jokaldirik aipagarrienak. Partiduak aurrera egin ahala galtzeko beldurra agertu da talde bietan. Kulturalak beharrezkoago zituen puntuak eta saiatu da min egiten, baina azken metroetan ez dute asmatu. Joseba Garcia Kuturaleko aurrelariak zelaia utzi behar izan du 58. minutuan lesio baten ondorioz.
Berdinketak ez dio askorik balio Kulturalari play-off postuetara sartzeko borrokan. Beasainek bina berdindu du Real Sociedad Bren kontra eta bost puntuko aldeari eusten dio. Gainera, datorren asteburuan Kulturalak Real Sociedad B liderraren zelaia bisitatuko du. Ondoren Eibar jasoko du eta Arenasen zelaian amaituko du denboraldia.
Amorebietak momentuz bigarren postuari eusten dio puntu horrekin. Bederatzi puntura du Gernika hiru partiduren faltan, baina averagea gernikarren aldekoa da.
HAMAIKAKOAKDurangoko Kulturala: Basauri, Eriz, Viñas, Asier, Txumai, Larrinaga, Muniozguren, Gorroño, Joseba Garcia (58\', Jokin), Xabi (79\', Julen) eta Iban.
Amorebieta: Xabi, Luis (77\', Iban), Iñaki, Santamaria, Zigor, Txopitea, Gurtubai, Lillo, Orbegozo, Arman (65\', Carlos) eta Iker.
TXARTELAKDurangoko Kulturala:Horia: Eriz, Viñas, Asier, Larrinaga eta Ibanek.
Amorebieta:Horia: Iñaki, Zigor eta Armanek.
GAURKO BESTE EMAITZAK
Lagun Onak 0-2 Amurrio
Elgoibar 3-1 Aretxabaleta
Zamudio 0-4 Leioa
Basconia 3-3 Retuerto
Beasain 2-2 Real Sociedad B
Laudio 1-0 Santurtzi