Larunbatean 20-14 menderatu zuen Eibar. Ondorioz, azken aurreko geratu dira eta promozioko kanporaketa Jaenen kontra jokatzea egokitu zaie. Jaenek, ordea, parte ez hartzea erbaki du diru arazoak medio eta, beraz, DRT automatikoki hurrengo fasera pasako da.
Larunbatean 20-14 menderatu zuen Eibar. Ondorioz, azken aurreko geratu dira eta promozioko kanporaketa Jaenen kontra jokatzea egokitu zaie. Jaenek, ordea, parte ez hartzea erabaki du diru arazoak medio eta, beraz, DRT automatikoki hurrengo fasera pasako da.
Asteburu biribila izanda DRTrentzat. Larunbatean ohorezko B mailako azken bi sailkatuak neurtu ziren Arripausuetan; partidua hasi aurretik talde biek bazekiten Jaenek uko egin ziola promozioa jokatzeari. Beraz, jakitun ziren irabazleak jokatu beharrik gabe gaindituko zuela lehenengo fasea. Durango Ilarduyak irabazi zuen neurketa (20-14) eta tiro bakarrarekin txori bi botatzea lortu zuen: jokatu gabe egingo dute aurrera eta joan-etorri luze eta garestia (Jaenera arte) ekidingo dute.
Partidu borrokatua eta lehiatua jokatu zuten. Eibar aurretik joan zen atsedenaldira (10-11). Bigarren zatian durangarrek hobeto jokatu eta partiduari buelta ematea lortu zuten. Azpimarratzekoa izan zen harmailetako giroa. Eibartik hainbat zale etorri ziren eta zalego bien artean partidu handietako giroa sortu zuten.
Orain beheragoko ligatik ohorezko B maila igotzea nahi duten hautagai bien zain dago DRT. Joaneko partidu biak asteburuan jokatu zituzten. Uribealdeak 34-12 menderatu zuen Arquitectura Madrilgo taldea. Beste kanporaketan kontuak argiago daude: Mallorkako Ponent taldeak 55-17 irabazi zion Madrilgo Ingenieros Industriales taldeari. Beraz, ezusteko handirik ezean, Uribealdea eta Ponent taldeek egingo dute aurrera. Ondoren, zozketa bidez erabakiko dute Durango Ilarduyak bi talde hauetako zeinen kontra jokatuko duen.
Bestalde, DRTren bigarren taldea 45-17 irabazi zion Arrasateri. Elorriok, aldiz, 38-5 galdu zuen Bera Beraren zelaira egindako bisitan.