Rodrigo Sarralde bigarren geratu da Euskadiko Txapelketan

Anboto 2010ko api. 12a, 10:29

Durangarrak, besteak beste, Alejandro Franco txapeldunari (nazioarteko maisua) irabazi zion bigarren jardunaldian.

Durangarrak, besteak beste, Alejandro Franco txapeldunari (nazioarteko maisua) irabazi zion bigarren jardunaldian. Rodrigo Sarralde durangarrak bere ibilbideko emaitzarik onena lortu zuen asteburuan Zornotzako Zelaieta Zentroan. Euskadiko Txapelketan bigarren tokian geratu zen. Bigarren eta hirugarren jardunaldiak izan dira emaitza hori lortzeko gakoak. Bigarrenean ranking-ean lehenengo tokian dagoen Alejandro Franco nazioarteko maisuari irabazi zion; hirugarrenean, berriz, pieza beltzekin jokatuz, txapelketa irabazteko beste faboritoetako bat zen Rafa Alvarezen kontra berdindu zuen. Hurrengo jardunaldietan garaipen bi eta berdinketa bat lortu eta sailkapen buru iritsi zen zazpigarren jardunaldira. Azken jardunaldi horretan Mikel Huerga nafarraren kontra galdu zuen. Alejandro Francok bere neurketa irabazita, puntu erdira zeukan Rodrigo gainditu zuen. Nolanahi ere txapelketa ederra osatu du durangarrak. Euskadiko bigarren izateaz gainera, txapeldun izango zenari irabazi zion eta azken jardunaldira arte txapelketa irabazteko lehian ibili da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!