Jose Maria Agirreren omenezko txapelketa

Anboto 2010ko mar. 30a, 11:00

Iazko udan hil zen Joan Maria Agirre \"Peter\", 35 urte inguruan Durangoko Pilota Eskolagaz lotuta egondako laguna; lehendakari eta diruzain karguak izan zituen, besteak beste. Apirilaren 16an hasiko da txapelketa.

Iazko udan hil zen Joan Maria Agirre \"Peter\", 35 urte inguruan Durangoko Pilota Eskolagaz lotuta egondako laguna; lehendakari eta diruzain karguak izan zituen, besteak beste. Eskolako monitore eta koordinatzaile den Txaber Zabalaren esanetan, \"Durangoko Pilota Eskolak izan duen figurarik garrantzitsuenetakoa izan da, zalantza barik\". Horiek horrela, Agirreren omenezko txapelketa antolatu dute pilota eskolakoek. Apirilaren 16an hasiko da, eta ekainean izango den Euskal Astearen barruan jokatuko dute finala. Bizkaia osotik etorritako 32 pilotarik parte hartuko dute memorialean; Lemoa, Barakaldo zein Zornotzako pilotariak batuko dira, esaterako. Partiduak barikuetan jokatuko dituzte, Ezkurdi Jai-Alain, 19:30etik aurrera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!