Duatloia: lehia eta jaia egun osoan zehar

Anboto 2010ko mar. 27a, 10:00

Mugarra triatloi taldeak antolatuta, IV. Zarate eta Elexpe Duatloia jokatzen eta ospatzen ari da gaur. Parte-hartzaileek korrika eta bizikletan euren dohaiak erakutsi beharko dituzte. Lehenengo, 9 kilometro egingo dituzte arineketan; ondoren 40 bizikletan, eta azkenik beste 5 arineketan. Duatloiagaz gozatzera kaleratzen diren ikusleentzako pintxo postuak ipiniko dituzte, goizean zein arratsaldean.

Mugarra triatloi taldeak antolatuta, IV. Zarate eta Elexpe Duatloia jokatzen eta ospatzen ari da gaur. Jokatu diogu, lasterketa Euskadiko Duatloi Zirkuituan sartzen delako eta espezialistarik onenetakoak batuko dituelako; ospakizuna Mugarrak lehiari urtero-urtero eransten dion balioa da. Horretarako antolatu ohi dituzte gaztetxoen duatloia, spinning erakustaldiak eta pintxoak saltzeko postuak. Guztira, 300 bat atletak eman du izena. Nagusien lasterketa 16:00etan hasiko da. Gizonetan, denboraldia hasi denetik erakutsi duen sasoia kontuan hartuta, Patxi Vila iazko garaipena berritzeko faborito argia da. Emakumeetan pronostikoak zabalago daude; Birginia Berasategi etorriko da, esaterako. Parte-hartzaileek korrika eta bizikletan euren dohaiak erakutsi beharko dituzte. Lehenengo, 9 kilometro egingo dituzte arineketan; ondoren 40 bizikletan, eta azkenik beste 5 arineketan. Lasterketa osatu beharreko tramuan Durangoko kaleetan (Orozketaraino hasierako ibilbidean) ibiliko dira atletak; gurpil gaineko ibilbideak, berriz, Axpe, Elorrio, Miota, Berriz, Matiena eta Iurretan zehar eramango ditu. Lasterketa gazte, beterano —hiru mailatan— eta nagusi mailetan banatu dute. Sari banaketa Ezkurdin egingo dute, 19:15 inguruan. Irabazleak 400 euro jasoko ditu; bigarrenak 200 euro, eta hirugarrenak 100. Gaztetxoei begirako duatloia 11:00etan da, Ezkurdiko plazatik. Benjamin, kimu eta haur kategorietan banatuko dituzte, maila bakoitzean ibilbideak bere luzera izango duelarik. Duatloiagaz gozatzera kaleratzen diren ikusleentzako pintxo postuak ipiniko dituzte, goizean zein arratsaldean. Horrez gainera, urtero arrakastasua izan ohi den spinning erakustaldia egingo dute nagusien lasterketa hasteagaz batera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!