San Agustin kulturgunean izango da gaur, barikua, Joseba Sarrionandiari eskainitako Zilar Astearen hirugarren ekitaldia.
San Agustin kulturgunean izango da gaur, barikua, Joseba Sarrionandiari eskainitako Zilar Astearen hirugarren ekitaldia.\'Koblakariak behar ditugu\' ikus-entzunezkoak eman zion hasiera Zilar Asteari eguaztenean, eta eguenean ere bigarren emanaldi bat egin zuten Plateruenean. Jende ugari izan zen bi saioetan. Gaur, martxoak 26, Le Petit Théâtre de Pain konpainiaren \'Aulki hutsa\' izango da ikusgai San Agustinen, gaueko 22:00etan. Iurretako idazlearen zenbait idatzi erabilita, erbestetik bueltatu ezin den gizon baten istorioa kontatzen digu Lapurdiko taldeak, Ander Lipus zuzendari duela. Bakardadetik ihes egin gurako du protagonistak.
Manex Fuchs ibiliko da aktore lanetan, eta Battitt Elissalde izango da musikaria.