Jokatzen ala jolasten dabiltza bertsolariak?

Anboto 2010ko mar. 25a, 20:00

Literaturatik eta zinema mundutik datoz Eider Rodrigez eta Asier Altuna bertsozaleak. Bertsolaritza euren ikuspuntutik aztertu dute. Plateruenean egon dira, DF Bertsozale Eskolako azken saioan.

Txapelketa Nagusia jarraitu dute Eider Rodrigezek eta Ander Altunak. Batak literaturaren begietatik eta besteak zinemarenetik, bertsolaritzak eurei eragindako hausnarketak konpartitu dituzte Eider Rodrigezek Txapelketa Nagusiko bi momentu komentatu ditu: bertsotan hasi aurrekoa, eta bertsoaldia bera. BECera sartu zeneko momentuak gogoratzean, bertsolaritzak euskaldunak zerbait onaren bueltan batzeko duen gaitasuna nabarmendu du Rodrigezek. Bertsolariak oholtzara zelan gerturatu ziren gogoratu du: \"Bertsolariak boxeolari moduan sartzen ari zirela ematen zuen. Baina euren artekoa leiha al da?\". \'Bertsolari\', Leiha baten historia zen hasieran Asier Altuna zinemagileak, bertsolaritzari buruzko dokumental bat dauka eskuartean. Duela gutxi dokumental horren aurrerapena ikusteko aukera izan dugu, eta Altunak dokumental horren grabaketan ikasi duena kontatu du DF Bertsozale Eskolan. Bere lanean, jokua eta jolasaren arteko diferentzian mugitu dela azaldu du Altunak. Andoni Egaña hartu du hasieratik protagonista, eta finalean ere, bere pausuak jarraitu zituen. Dokumentalaren hasieran lehiaren ikuspuntua zeukala aitortu du Altunak: \"Lau bider txapela irabazi duenak bosgarrena irabaziko ote du? Intrigatuta nengoen\". Egaña zen bere dokumentaleko heroia. Kanpotik leiha zirudiena ez zela horrelakoa ikusi zuen Altunak. Finala baino hiru egun lehenago Andonik beste batek irabaziko balu agian gehiago poztuko zela esan zionean harrituta geratu zen: \"Ze heroi motagaz nabil ni berbetan?\". Altunak ez zeukan dudarik: Egañak irabaziko zuen, edo behintzat buruz burukora helduko zen. \"Finalean, grabaketarekin, ez nuen goiz osoan bertso bat bera entzun, eta bazkaritan entzun nuen Andoni ez zebilela hain ondo\". Arratsaldean grabaketarekin jarraitu zuen, ostean zer egingo zuen jakin barik. Etxean montajea egiten hasi zenean konturatu zen bere hasierako planteamentua \"oso Hollywoodekoa\" zela: \"Irabazle eta galtzaileetan pentsatzen nuen, baina Egañak lekzioa eman zidan\". Bertsolaritzan jolasak jokoaren kontra irabazten duela ondorioztatu du zinemagileak. Bertsolariak ez dabiltzala elkarren kontra, eta txapelketak, irabazteak eta leihak baino garrantzia handiagoa daukala elkartasunak. Literaturan bezala, magia Bertsolariak euren jardunean hainbat pertsonaien paperetik abiatu behar dute. Eider Rodrigezek, abiapuntu horretatik, nobela eta bertsoa konparatu ditu. \"Nobeletan protagonista imajinatu egiten dugu, eta bertsolaritzan protagonistak aurpegi argia du, bertsolariarena. Literaturan eta bertsolaritzan autorearen eta irakurle/entzulearen artean paktu bat egoten dela azaldu du Rodrigezek; \"literaturan idatzitakoa ondo kontatzen bada sinistu eta bizi egingo dugu\". Bertsolaritzagaz berdin. Magia dauka gainera oso elementu/berba gutxigaz kontatzen delako hori dena, modu ulergarrian. Zineman ere antzera gertatzen dela azaldu du Altunak: \"Ahalik eta irudi gutxienekin esan gura dena sujeritu, hobeto\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!