Aldundia eta Durangoko Txirrindulari Elkartea, ados

Anboto 2010ko mar. 25a, 18:34

Hitzarmena sinatuko dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangoko Txirrindulari Elkarteak.

Hitzarmena sinatuko dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangoko Txirrindulari Elkarteak. Adostutakoaren arabera Durangoko Txirrindulari Elkarteak hainbat jarduera eta ekintza garatuko ditu, eta horren truke 50.000 euroko diru-laguntza jasoko du 2010eko ekitaldirako. Durangoko taldeak estatu mailako zein nazioarteko hainbat txapelketatan parte hartzen du, eta horrek komunikabideetan zein kirolaren arloan oihartzun zabala duenez, \"turismoa estatu eta nazioarte mailan sustatzeko parerik bako aukera da\", Aldunditik azaldu dutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!