Bertsogintzaren inguruko dibulgazioa egiteko helburuz Durangoko Plateruenean bigarrenez antolatu duten DF bertsozale eskolaren ikastaroaren azken saioa izango da eguaztenean. Eider Rodriguez idazle oreretarra eta Asier Altuna zinegile bergararra gonbidatu dituzte azkeneko saiorako.
Bertsogintzaren inguruko dibulgazioa egiteko helburuz Durangoko Plateruenean bigarrenez antolatu duten DF bertsozale eskolaren ikastaroaren azken saioa izango da eguaztenean.
Berbaldi formatuko lau saioetan azkena datorren eguztenean, martxoaren 24an, izango da Plateruenean. Eider Rodriguez idazle oreretarra eta Asier Altuna zinegile bergararra gonbidatu dituzte azkeneko saiorako.
Txapelketa Nagusiari buruzko euren ikuspegia azalduko dute martxoaren 24an, beraz, sormenaren beste eremu banatan jarduten duten Eider Rodriguezek eta Asier Altunak, Platerueneko aurtengo ikastaroaren bigarren edizioan parte hartzeko izena eman duten ia hogeita hamar bertsozaleen aurrean.
Martxoaren 4an izan zen bigarren edizioaren lehenengo saioa, eta txapela lau aldiz jantzi duen Andoni Egaña izan zen ordukoan Plateruenean: Bertsolari Txapelketa Nagusiak zelan bizi izan dituen bertan parte hartu izan duen zazpi aldietan azaldu zuen zarauztarrak. Bera Euskal Herriko Txapelketan parte hartzen izan denetan, 1986 eta 2009 urteen arteko txapelketetan bertsogintzaren bilakaera aztertu zuen Egañak DF eskolaren bigarren edizioaren lehenengo saioan, eta Maite Berriozabal eta Unai Elizasu gai-jartzaileek gidatu zuten orain astebeteko saioa.