Duatloien euskal zirkuiturako puntuagarria den IV. Zarate eta Elexpe Duatloia antolatu du, martxoaren 27rako, Mugarra Triatloi Taldeak.
Duatloien euskal zirkuiturako puntuagarria den IV. Zarate eta Elexpe Duatloia antolatu du, martxoaren 27rako, Mugarra Triatloi Taldeak.
Duatloian parte hartu gura duenak datorren eguenera arte du izena emateko aukera. Federatuentzako 20 euro da, eta federatu bakoentzako 30 euro. Izena Euskadiko Triatloi Federazioko webgunean eman behar da: www.triatloi.org. Gehienez, 300 lagunek parte hartu dezakete. Kopuru horretara heltzean itxi egingo dute parte-hartzaileen zerrenda.
Gaztetxoei bideratutako duatloia 11:00etan hasiko dute; nagusienari, berriz, 16:00etan ekingo zaio. 19:30 inguruan egingo dute sari banaketa.