Ezazu Film Fest gaur, Plateruenean

Anboto 2010ko mar. 20a, 11:00

Gaur, 18:00etan hasita, Durangoko Plateruenean izango da Ezazu Film Fest film laburren lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia.

Gaur, 18:00etan hasita, Durangoko Plateruenean izango da Ezazu Film Fest film laburren lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia. Jaialdiaren antolatzaileek hautatutako hamaika lan aurkeztuko dituzte Ezazu Film Fest jaialdiaren lehenengo edizioan. Aberri, Sindrome de Estocolmo, El pintor, Inboluzio, Cara a la paret edo Ardia dira aurkeztuko dituzten lanen izenburuetako batzuk. Emanaldiaren ostean, Uxua eta Froufe bakarlarien kantaldiak 21:00etan, jaialdiaren sari banaketa ekitaldia, eta Ruben Kostas eta Iker Undersound dj-en eskutik gau elektronikoa izango dira ondoren, Plateruenean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!