Joan zen asteburuan Palentziako Judo Txapelketan parte hartu zuen Durangoko Judo Klubak. 23 judoka gaztek parte hartu zuten benjamin, kimu eta haur mailetan.
Joan zen asteburuan Palentziako Judo Txapelketan parte hartu zuen Durangoko Judo Klubak. 23 judoka gaztek parte hartu zuten benjamin, kimu eta haur mailetan.
Guraso eta gaztetxoen artean 57 laguneko autobusa bete zuen Durangoko klubak. Iñaki Salas klubeko arduradunak lehiaketa baino bidaia horietan sortzen den talde giroa azpimarratu du: \"Guretzat talde giro ona izatea garrantzitsua da. Gaztetxoei esperientzia berriak bizitzeko aukera izaten dute eta hori da balio duena. Gainera, gurasoek ere eurekin bidaiatzeak ilusio handia egiten diete gaztetxoei\".
Emaitza onak lortu zituzten gure judokek. Eneko Carballo lehenengo geratu zen kimu mailan. Hainbat judokak lortu zuten bigarren postua: Oinatz Garcia eta Jon Oleak prebenjamin mailan, Iker Perez eta Onintze Aliendek benjamin mailan, eta, Eider Vivanco eta Oihane Sanchezek kimu mailan. Hirugarren geratu ziren Paul Barruetabeña eta Mikel Carretas kimu mailan, eta, Maider Cerralbo, Maria Bazan, Nahia Olea eta Jon Markel Carrillo haur kategorian.
[img]http://www.anboto.org/images/7200/7273/1.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/7200/7273/2.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/7200/7273/3.jpg[/img]