Nagusiak adina gaztetxogaz aurkeztu dute denboraldia

Anboto 2010ko mar. 7a, 14:00

Bizkaian lizentzia gehien dituen triatloi taldea da; 62, guztira. Iaz sortu zuten triatloi eskolak ere ia beste hainbeste gaztetxo batzen ditu.

Bizkaian lizentzia gehien dituen triatloi taldea da; 62 guztira. Iaz sortu zuten triatloi eskolak ere ia beste hainbeste gaztetxo batzen ditu: 55 guztira. Duatloi denboraldia abiatu berri denean, Mugarra triatloi taldeak aurkezpen ofiziala egin du Ibaizabal Ikastolan. Nahikoa lan izan dute taldea argazkian denak agertu zitezen moduan antolatzen. Izan ere, Serafin Bereziartu \'Txela\'k azpimarratu duenez \"Bizkaian lizentzia gehien dugun triatloi taldea gara\"; 60tik gora. Kopuru horri iaz sortu zuten triatloi eskolako gaztetxoak gehitu behar zaizkio. Urtebetean zazpi eta 16 urte arteko 60 gaztetxo batu dira eskolara. Zazpigarren denboraldia izango du aurtengoa Mugarra triatloi taldeak eta hainbat helburu bete nahi dituzte. Aurten ere duatloi bi antolatuko dituzte. Lehenengoa laster izango da; martxoaren 27an, Durangon, Euskadiko duatloi zirkuituaren barruan. Bigarrena San Fausto bezperan antolatuko dute eta izaera herrokia izango du, \"herritarrak gure kirolera hurreratzeko asmoagaz\". Iaz sortutako triatloi eskola sendotzea eta ezagutzera ematea ere nahi dute. Gaur egun, 60 gaztetxo inguru dituzte eta kopuru hori handitzea dute helburu. Izan ere, \"Guk triatloi eskola sortu genuenean ez genuen hain denbora gutxian horren harrera onik itxaroten. Oso pozik gaude\". Gainera, aurten lehenengoz, kadete mailako gazteek Euskal Herriko duatloi eta triatloi zirkuituaren barruan parte hartuko dute. Txelak aurreratu duenez, \"uztailaren bueltan Durangon gaztetxoei zuzendutako triatloia antolatzeko asmoa dugu igerileku inguruan\". Nagusien helburuak Mugarra triatloi taldeak Euskadiko duatloi eta triatloi zirkuituko 26 probatan parte hartuko du eta talde moduan proba guztietan puntuatzea da beste helburu bat. Horretarako proba guztietan gutxienez hiru taldekide helmugaratu beharko dira. Azkenik, denboraldi honetan Mugarrako 11 atleta saiatuko dira Ironmana egiten. Proba honetako distantziak honako hauek dira: 3,8 kilometro igeri, 180 kilometro bizikletan eta 42 kilometro korrika. Lau kide Lanzaroten, beste lau Frankfurten eta hiru Zurichen arituko dira. HURRENGO BOST DUATLOIAK Basauriko duatloia: martxoaren 7an. Oñatiko duatloia: martxoaren 13an. Barakaldoko duatloia: martxoaren 21ean. Durangoko duatloia: martxoaren 27an. Arrigorriagako duatloia: apirilaren 17an LEHENENGO BOST TRIATLOIAK Taldekako triatloia Hondarribian: maiatzaren 22an. Zierbenako triatloia: maiatzaren 23an Bermeoko triatloia: maiatzaren 29an. Debako triatloia: maiatzaren 30ean. Ondarroako triatloia: ekainaren 6an. TRIATLOI ESKOLAREN EGUTEGIA Lekeitioko duatloia: martxoaren 14an. Durangoko duatloia: martxoaren 27an. Mimizaneko triatloia: maiatzaren 22 edo 23an. Gernikako duatloia: ekainaren 6an. Markinako triatloia: ekainaren 13an. Bermeoko duatloia: ekainaren 26 edo 27an Ondarroako akuatloia: uztailaren 3an. Lekeitioko triatloia: uztailaren 4an. Durangoko triatloia: uztailaren 10ean. Goierriko triatloia: uztailaren 22an. Bermeoko triatloia: zehazteke. Lekeitioko akuatloia: irailaren 12an. [img]http://www.anboto.org/images/7100/7196/1.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/7100/7196/2.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/7100/7196/3.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/7100/7196/4.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!