Alpinok iraupen eski ikastaroa antolatu du

Anboto 2010ko ots. 22a, 19:07

Izena Alpinok Goienkalen duen egoitzan eman daiteke, otsailaren 26an eta martxoaren 2an, 20:00etatik 21:00etara

Alpino mendizale taldeak iraupen eski ikastaroa antolatu du martxoaren 6an eta 7an. Izena Alpinok Goienkalen duen egoitzan eman daiteke, otsailaren 26an eta martxoaren 2an, 20:00etatik 21:00etara; gehienezko ikasle kopurua mugatua da. Bazkideentzako prezioa 60 euro da eta bazkide ez direnentzakoa 80 euro. Irteera martxoaren 6an goizeko 5:00etan ipini dute Landakon, anbulategi ondoan. Ikastaroaren helburua iraupen eskiko beharrezko oinarriak irakastea da. Eguraldiaren arabera, goizeko edo egun osoko jarduerak izango dira. Egun bietan prozedura bera erabiliko dute ikasleen aurrerapenak eta nahiak kontuan hartuta. Beharrezko materialaren artean daude iraupen eskirako ekipo osoa (eskiak, makila eta botak), eskularruak, betaurrekoak eta anoraka. [img]http://www.anboto.org/images/7100/7119/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!