Asteburuan zehar Elorrioko Arriolan eta Zornotzan erakutsiko ondoren; Durangoko San Agustinen ere izango dira gaur.
Asteburuan zehar Elorrioko Arriolan eta Zornotzan erakutsiko ondoren; Durangoko San Agustinen ere izango dira gaur.
Theatre Jacques Lecoq antzerki eskolan antzerkigintza ikasten zeudela elkar ezagutu zuten Paul Merino eta Diego Lorca aktoreek 2001ean sortutako Titzina antzerki talde kataluniarraren azkeneko sorkuntza da heriotzari buruzko Exitus.
2009ko urtarrilean estreinatu zuten Exitus: ehorzle bat, lana bilatzen dabilen gizon bat, laborategi farmazeutiko bateko zuzendaria eta abokatu bat dira antzezlanaren protagonista. Heriotza ikuspuntu desberdinetatik bizi dutenak.
Edonoren heriotzak ingurukoengan eragiten duen minagaz alderatzen dira antzezlanean, zelanbait, heriotza ohiko eta errutina duten pertsonen bizipenak. Esperpentoaren eta tragikomediaren artean, umore beltzez beteriko baina baita gizatasun handia erakusten duen lana da Exitus. Umore burutsua.
Aurreko lan batean zoramena landu zuten Titzina teatro taldekoek, eta gerren inguruko antzezlana ere burutu izan dute. Heriotza lako gai \"gaitza\" ardatz hartzera ausartu dira oraingoan, Exitus antzezlanean.