Haitik jasandako lurrikaran kaltetutakoei laguntzeko partidu solidarioa jokatuko dute domekan, 11:30ean, Durangoko Kulturaleko eta Athleticeko beteranoek Tabiran.
Haitik jasandako lurrikaran kaltetutakoei laguntzeko partidu solidarioa jokatuko dute domekan, 11:30ean, Durangoko Kulturaleko eta Athleticeko beteranoek Tabiran.
Sarrera bost euro izango da, eta batutako dirua Solidaridad Internacional gobernuz kanpoko erakundeari emango diote, eurek kudeatu dezaten. Diruaz gainera, esaterako, arropak ere eman daitezke dohaintzan; \"beharrizana daukanari lagundu diezaiokeen edozer ekarri dezake partidura datorrenak\", argitu du Rikardo Txintxurreta Durangoko Kulturaleko kirol zuzendariak.
Klubeko zuzendaritzaren ideia izan zen horrelako partidu bat antolatzea: \"Lehenengo pausua Athleticegaz hartu-emanetan ipintzea izan zen. Baiezkoa eman zigutenean hasi ginen dena mugitzen\".
Entrenatzailea jokalari
Durangoko Kulturalak sasoi bateko 22 jokalari batu ditu, baina baliteke oraindio besteren batzuk ere etortzea. Gaur egun, talde nagusiaren entrenatzaile den Axier Intxaurraga da zerrendan ageri denetako bat. Seguru harmailetan dauden bere jokalariek hurretik jarraituko dutela \"nagusiaren\" errendimendua.
Aurrean kalitate handia dauka Kulturalak. Mikel Bilbao kazetariak (Anbotoko \'Adituaren Txokoa\' zutabeko kolaboratzaileak) sasoiko segitzen du. Mateo Sampedrok urte askoan jokatu zuen Kulturalean eta 50 urtetik gora dauzkan arren, oraindio ez ei du golak egiteko sena galdu. Fernan Bilbao entrenatzaileak izango du lana artaldea gobernatzen.
Hona hemen futbolarien zerrendak:
[img]http://www.anboto.org/images/7100/7102/1.jpg[/img]