Lau finaletatik lehenengoa jokatuko du DRTk Getxon

Anboto 2010ko ots. 19a, 10:10

Mailari eusteko borrokan arerio zuzenaren kontra jokatuko du larunbatean

Promozioa ekiditeko borrokan betean sartuta dago Durango Ilarduya. Orain aste bi Vigoren kontra etxean jasandako porrotak egoera delikatuan utzi zituen; azken aurreko eta promozio postuan. Beraz, liga amaitu arteko lau partiduak lau final bihurtu dira eta larunbatean jokatuko dute lehenengoa Getxon. Vigoren kontrako partidutik atera duten ikasgai nagusia baloiaren jabetzari dagokio: \"Baloi asko galdu genituen eta horrek segurtasun falta eragin zuen taldean. Baloia mantentzen saiatu behar gara\", adierazi du Aratz Gallastegi entrenatzaileak. Bestelakoan, partidu \"interesgarria\" aurreikusten du durangarren entrenatzaileak eta \"hutsik gutxien egiten duen taldeak irabaziko du\". Getxoaz gainera beste hiru partidu geratzen zaizkie. Hurrengo biak Bartzelona Unibersitari Club eta Oviedoren kontrakoak dira. Talde biak goiko postuetan dabiltza. Liga etxean amaituko dute Eibarren kontra. Gaur egun Eibar azkenengo dago. Derbia DRT eta Elorriok Bestalde, Euskadiko ligan derbia jokatuko dute Durango Ilarduyak eta Elorriok. Elorriarrak laugarren daude 30 puntugaz eta lau puntura bakarrik dute Gernika bigarrena. Durangoko taldea azken aurreko dago 15 punturekin, baina azken asteetan hobeto dabiltza.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!