Durangar bi Filipinetan jokatzen

Anboto 2010ko ots. 16a, 18:51

Master Jai enpresako zazpi puntista Filipinetara joango dira hango talde iraunkorrean jokatzeko. tartean Ricardo Solaun durangarra izango da; Eneko Ugarte herrikidea han dago jadanik.

Master Jai enpresako zazpi puntista Filipinetara joango dira hango talde iraunkorrean jokatzeko. tartean Ricardo Solaun durangarra izango da; Eneko Ugarte herrikidea han dago jadanik. Filipinetan talde iraunkorra sortuko du Master Jai enpresak, Santa Ana Cagayan Valleyko frontoian. Bertara zazpi jokalari joango dira Euskal Herritik, eta horietako bat durangarra da: Ricardo Solaun. Beragaz batera, Gorostola, Hernández, Erkiaga, Blázquez, Zabala eta Zeletak bidaiatuko dute. Datozen asteetan ipiniko dute martxan frontoi honetako egitaraua. Bestalde, eneko Ugarte durangarra ere han dago, eta talde honi batuko zaio.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!