Legarziari irabazita eta lehenengo fasea amaitzeko jardunaldi baten faltan, Tabirako Igoera Faserako sailkatu da matematikoki.
Legarziari irabazita eta lehenengo fasea amaitzeko jardunaldi baten faltan, Tabirako Igoera Faserako sailkatu da matematikoki.
Izandako lehenengo aukeran ez dute hutsik egin Tomas de Castroren mutilek. Bazekiten Legarzia menderatuta Igoera Faserako sailkatuko zirela eta erraz nagusitu ziren (79-46). Egia esanda, azken aurreko sailkatua ez zen arerio izan Tabirakorentzat.
Liga amaiera itzela egin du Durangoko taldeak. Azken lau partiduak segidan irabazi ditu (azken 10 partiduetatik 8 irabazi ditu). Tabirakoren multzoan Igoera Faserako sailkatuta daude Bidegintza (lider moduan) eta eta Padura ere. Hortik atzera datoz komeriak. Postu birako hiru talde daude lehian. Laugarren eta bosgarren dauden Zornotzak eta Baskoniak (bederatzina garipenekin) elkarren kontra jokatuko dute larunbatean. Irabazlea seguru sailkatuko da eta galtzaileak kanpoan geratzeko arrisku handia du; izan ere, seigarren dagoen Seky.es taldeak (hauek ere bederatzi garaipenekin) Legarzia azken aurrekoaren kontra jokatuko du eta, ondo bidean, irabazi egin behar lukete.
Beste multzoan kontuak garbi daude. Hauek dira Igoera Fasea jokatuko duten bost taldeak: Ardoi, Cafés Aitona, Viajes Marfil, Goierri-Verkol eta Arabako EHU.