Uruguain eginiko El Cuarto de Leo izena duen film luzea, eta The other war, Glioblastom eta Bañophobia laburrak emango dituzte otsailaren 9 eta 12an.
Uruguain eginiko El Cuarto de Leo izena duen film luzea, eta The other war, Glioblastom eta Bañophobia laburrak emango dituzte otsailaren 9 eta 12an.
Urtarrilaren 29tik otsailaren 6ra arte egiten dihardute Zinegoak gay-lesbo-trans zinema jaialdia zazpigarrenez Bilbon. Jaialdian parte hartu duten lanetatik lau eskainiko dituzte Durangoko San Agustinen.
El cuarto de Leo-n, bere izate sexuala onartzeko bidean dagoen gazteak umetan maiteminduta izan zuen neska nola aurkitzen duen kontatzen da. Krisi garaia bizi duten lagun biren arteko harremana kontatzen du.
Israelgo ekoizpena da, bestetik, otsailaren 9an emango duten The Other War: Eli eta Naama-ren arteko maitasun istorioa kontatzen duen laburra.
Alemanian ekoitzitakoa da Glioblastom. Gura barik 23 arrain hiltzen dituenean bizitza aldatuko zaio Steff-i, eta horixe da istorioaren osagai nagusia, ordura arte zoriontsua zen eta. Blanca Salazarrek zuzendu du, bestalde, otsailaren 12an emango duten Bañophobia.