Otsailaren 27rako antolatu dute Bizkaiko Errugbi eskolen jaia

Anboto 2010ko ots. 2a, 12:25

Sukia Rugby Eskolak agenda betea du datozen asteetarako. Gabon bueltan ospatu gura zuten Bizkaiko eskolen eguna, baina elurteak oztopatu zuen.

Sukia Rugby Eskolak agenda betea du datozen asteetarako. Gabon bueltan ospatu gura zuten Bizkaiko eskolen eguna, baina elurteak oztopatu zuen. Eguraldia lagun izatea itxaroten dute arduradunek. Guztira, ekitaldian 280 ume eta gaztetxok parte hartuko dute. Bestalde, urtarrilaren 24an Biarritzen izan ziren eskolakoak, hango taldeagaz batuta. Zapatu honetan ere bisita egingo diete. Martxoan, aldiz, Madrileko Nazioarteko torneoan izango dira durangarrak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!