Oro har, balantze negatiboa egiterik ez badago ere, Alberto Molina entrenatzaileak onartzen duenez, \"lehen itzuli gazi-gozoa osatu dugu\". Partidu onak eta txarrak tartekatu dituzte eta erregulartasuna falta izan zaie momentu eta partidu batzuetan.
Oro har, balantze negatiboa egiterik ez badago ere, Alberto Molina entrenatzaileak onartzen duenez, \"lehen itzuli gazi-gozoa osatu dugu\". Partidu onak eta txarrak tartekatu dituzte eta erregulartasuna falta izan zaie momentu eta partidu batzuetan: \"Hala ere, badakigu zein den jarraitu beharreko bidea eta bigarren itzulian partidu gehiago irabaztea espero dugu\", dio baikor Molinak.
[img]http://www.anboto.org/images/6900/6986/1.jpg[/img] Etxean indartsu azaldu dira eta Landakon jokatutako azken lau partiduak segidan irabazi dituzte. Etxetik kanpora, aldiz, joan zen asteburuan Irlandesas azken sailkatuaren kantxan hautsi zuten bolada txarra: bost porrot zeramatzaten errenkadan Durangotik urrun. Hain zuzen, gaur egun lider sendoa den Bera Beraren kantxan irabazi zuten azkenengoz kanpoan. Orduko horixe da donostiarrek liga osoan jasan duten porrot bakarra.
Dena dela, etxean eta kanpoan errendimenduari dagokionez erakutsi duten aldean, aurkariek ere badute zerikusirik. Ligako indartsuenen kontra etxetik kanpora jokatzea egokitu zaie lehen itzulian (Arabako EHU, Loiola, Cafés Aitona eta Ardoi, esaterako).
Joko-antolatzaile bakarra
Lesioek asko baldintzatu dute durangarren jokoa. Bigarren jardunaldiaz geroztik joko-antolatzaile bakarragaz ari dira: Marina Maortuagaz. Izan ere, Olatz Perez taldeko beste antolatzailea orkatilatik lesionatuta dago. Joan zen astean bost bat minutu jokatu zituen, oraindik min ematen diola konturatzeko adina.
Beraz, Maortuak darama patiduro taldeko jokoa antolatzeko pisu osoa. Arraroa da gutxienez 35 minutu jokatzen ez dituen partidua eta zaila da beti freskotasuna mantentzea.
Asteburuan Atletico San Sebastianen kontra jokatuko dute etxean. Donostiako taldeak Tabirakok baino garaipen bat gutxiago du. Beraz, arerio zuzena izango dute aurkari.