Orain urtebete, Afrikako Kongora egin zuen bidaia abiatu aurretik grabatuta utzi zituen kantak Platerueneko kontzertura gerturatzen diren entzuleei zuzenean eskainiko dizkie Garik 22:00etan, gaur.
Orain urtebete, Afrikako Kongora egin zuen bidaia abiatu aurretik grabatuta utzi zituen kantak Platerueneko kontzertura gerturatzen diren entzuleei zuzenean eskainiko dizkie Garik 22:00etan, gaur.
Zu gabe, Amapola, Esperantzara kondenatua, Hil ez denak, Aitormena, Batzutan, eta Ez da ezer ez kanten bertsio berriak eskainiko ditu besteren artean legazpiarrak Durangon. Bizi guztian, Hertzainak taldean zein bakarkako ibilbidean sortutako kanten bilduma aurkeztuko du. Urteetako esperientzia lagun, iraganera, atzera begiratuta, eta kantak modu \"intuitiboan\" hautatu eta sortuz, egin ditu kantariak \'16 lore\' diskoan bildutako abestiak, azaldu duenez.
Fran Iturbe edo Karlos Aranzegi musikariekin zein Gose hirukoarekin edo Gasteizko Artiumeko saioan Patty Smith-ekin grabatuta utzi zituenak, zuzenean laguntzen duten musikariekin joko ditu gaur: Miguel Moyano, Fran Iturbe, Karlos Aranzegi eta Mikel Azpiroz baitira Gari laguntzen duten musikariak.