'Arkitektura: arrazoi betearen ibilbideak' hiru hizlariren ahotan

Anboto 2010ko urt. 29a, 12:00

Arkitektura, gaurko gizartean eztabaida sutsuak eragiten dituena, eta askoren ahotan ibiltzen den zientzia hautatu dute 2010eko Artearen Ezaupidea hitzaldi zikloaren zazpigarren edizioan gai nagusitzat.

Arkitektura, gaurko gizartean eztabaida sutsuak eragiten dituena, eta askoren ahotan ibiltzen den zientzia hautatu dute 2010eko Artearen Ezaupidea hitzaldi zikloaren zazpigarren edizioan gai nagusitzat. Gure inguru hurbilenean, udalerrietako hirigintza diseinatzeko, zein munduko edozein herrialdetako bizi-kalitatea neurtzeko osagai inportantea bilakatu dena ezagutu eta sakontzeko helburua dute aurten Artearen Ezaupidea zikloan. Berbaldien aurtengo ekinaldiak aurkeztu dizkigun Aurrekoetxearen ahotan, \"XXI. mendean, modernitatean, pisu izugarria daukan\" gaia da otsaileko hiru eguenetan Museoan landuko dutena. Hiru hizlari, hiru aditu izango dira otsailaren 4, 18 eta 25ean Durangon: lehenengo saioan, EHUko Fernando Bajo irakasleak, Le Corbussier: el laboratorio de alquimista goiburua daraman hitzaldia eskainiko du. Orain zazpi urtetik artearen inguruko hitzaldi sorta antolatu duen Aitor Aurrekoetxea EHUko filosofia irakasle eta arte kritikaria arituko da La Bauhaus: Gropius y Mies van der Rohe: utopía y funcionalidad izeneko bigarren saioan. Azkenengo berbaldia eskainiko duena berriz, EHUko Javier Cenicacelaya arkitekturan katedraduna da: otsailaren 25ean du Durangoko Arte eta Historia Museoan hitzordua: Un panorama de la arquitectura actual eskaintzera etorriko da Donostiako Arkitektura Eskolatik. Orain zazpi urtetik antolatzen dutenetik, \"entzulego talde fidela\" lortu dutela nabarmendu, baina gazteak ez direla askorik gerturatu onartu digu Aurrekoetxea irakasle eta antolatzaileak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!