Hernanik 24-5 irabazi dio Durango Ilarduyari eta durangarrak Urrezko Kopatik kanporatuta geratu dira
Hernanik ez dio aukerarik eman Durango Ilarduyari. 24-5 nagusitu dira asteburuan ligaxkara sailkatzeko azken kanporaketan.
Horrela, Hernanik Ohorezko A Mailako beste hiru talderekin (Ordizia, Bera Bera eta Gernika) osatutako ligaxkan jokatuko du. Ligaxka itzuli bakarrera jokatuko dute; otsailaren 13an eta 14an, martxoaren 13an eta 14an eta martxoaren 20an eta 21ean jokatuko dituzte hiru jardunaldiak.