Ironia, irudimena eta kritika batzen dituen 'Mundo y final'

Anboto 2010ko urt. 24a, 12:00

Antzezle eta musikari diharduten bost lagun dira Ron Lalá taldearen Mundo y final ikuskizuna sortu dutenak. Gaur izango da San Agustinen.

Antzezle eta musikari diharduten bost lagun dira Ron Lalá taldearen Mundo y final ikuskizuna sortu dutenak. \"Desagertzeko bidean dagoen planeta honen azterketa komikoa\" egiten dute, domekan, urtarrilaren 24an, Durangoko San Agustinera dakarten antzezlanean. Musikak eta hogei instrumentu eta sketchek markatzen duten erritmo bizian oinarrituta dago Ron Lalá madrildarren azken ikuskizuna. Perkusioa, gitarra akustiko zein elektrikoa eta beste hainbat instrumentu baliatzen dituzte antzezle-musikariek domekan Durangon aurkeztuko duten laneko reagge, tango eta rumba doinuak sortu eta emateko. Ron Lalá taldearen aurreko lanaren estiloan, \"umore kritiko eta zitrikoa\" egiten dute Mundo y final honetan, taldekideek eurek diotenez. Yayo Cáceres zuzendariak azpimarratu duenez, taldearentzako \"umorea gauza serioa da, baina horrek ez du barrerik ez egitea esan gura\", euren berbatan. Antzezlanaren testuak eta musika, biak dira ikuskizun honetarako beren beregi sortutakoak. Oholtza gainean lau madrildar eta bilbotar batek jardungo dute, \"barrez lehertuta akabatuko den mundu batean\", Mundo y final izeneko istorioa kontatzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!