Haize gozoagaz, Ruper Plateruenean gaur

Anboto 2010ko urt. 22a, 11:06

Haizea garizumakoa diskoa aurkeztera dator

Haizea garizumakoa diskoa aurkeztera dator. Ertamerikan eta Karibean \"garizumako haizea\" deitzen diote otsailean harrotzen den haize epelari. Uda eta eguraldi ona iragartzen du haize horrek inguru hartan. Ideia hori hartuta, Ruper Ordorikak azaroan kaleratu zuen \"Haizea garizumakoa\" bere azken lana. Hamabigarren disko horretako eta bere ibilbide luzeko kantak kantatuko ditu Ordorikak, gaur, Durangoko Plateruenean. Alboan izango ditu Arkaitz Miner (gitarra eta mandalina), Lutxo Neira (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!