Durangon bertan jokatu zen Arkularien Ligako laugarren jardunaldia, eta taldekide batzuk lehen postuan sailkatuta daude horren ondoren. Taldeak, sailkapen orokorrean, bi postu egin du gora.
Durangon bertan jokatu zen Arkularien Ligako laugarren jardunaldia, eta taldekide batzuk lehen postuan sailkatuta daude horren ondoren. Taldeak, sailkapen orokorrean, bi postu egin du gora.
Jabier Renobales, Elisabeth Luengo eta Julen Martinez durangarrak euren mailetako lehen postuan daude. Renobales mekanikoan, Luengo emakumeetan eta Martinez Kadete mailan. gainera, Amaia Maguregi ere hirugarren dago benjaminetan.
Kluben arteko lehian, bigarren tokian dago Durangoko taldea, asteburuko emaitzen ostean bi postu igo eta gero. Bi jardunaldi geratzen dira liga amaitzeko, eta hurrengoa Bilbon izango da, otsailaren 14an.
Bestalde, otsailean hasierako ikastaro bi emango dituzte Durangoko Lanbide Prestakuntzarako Zentroan, entrenatzen duten tokian. Izena eman gura duenak bertatik pasa behar du, edo hurrengo telefonoetara deitu: 94 426 14 68 / 639 266 340