Zapatuan jokatuko da Landako kiroldegian. Durangoko taldea laugarren postuan dago.
Zapatuan jokatuko da Landako kiroldegian. Durangoko taldea laugarren postuan dago.
Arkulariak ligaren laugarren itzuliak Durango izango du geltokia asteburua. Zapatuan izango da zita, Landako kiroldegian, eta eskualdeko hainbat kirolarik parte hartuko dute.
Durangoko Arkularien Taldeak antolatzen du proba, eta aipatu beharra dago sailkapen orokorrean laugarren postuan aurkitzen dela uneotan. nagusien mailetan, Jabier Renobales bigarren dago, Elisabeth luengo hirugarren eta Guillermo Etxezarraga bosgarren.
Gazteak ere indartsu dabiltza, eta horren adibide da Julen Martinez, kadete mailako lidertzan dago-eta.
Bestalde, otsailean hasierako ikastaro bi emango dituzte Durangoko Lanbide Prestakuntzarako Zentroan, entrenatzen daben tokian. Izena eman gura duenak bertatik pasa behar du, edo hurrengo telefonoetara deitu: 94 426 14 68 / 639 266 340