Kulturalak 0-2 irabazi dio Laudiori

Anboto 2010ko urt. 14a, 18:41

Elurraren ondorioz atzeratutako partidua asteazkenean jokatu zuten durangarrek

Elurraren ondorioz atzeratutako partidua asteazkenean jokatu zuten durangarrek. Laudioren kontra lortutako garaipenarekin Durangoko Kulturala play-offetik hiru puntura geratu da. Lehenengo gola Asier Etxebarriak lortu zuen, buruz, lehen zatiaren hondarrean. Bigarrena Ibanek sartu zuen 77. minutuan. Partidaren azken txanpa 10 jokalarirekin jokatu behar izan zuen Axier Intxaurrak zuzendutako taldeak, epaileak Beñat Ramosi bigarren txartel horia erakutsi ondoren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!