Matematika, ekonomia eta literatura klasikoari buruzko hiru ikastaro berri iragarri dituzte 2010erako.
Artearen Historiari, erlijioari eta Munduko Historiari buruzko ikastaroak izan dira azken bi-hiru urteetan Durangoko Arte eta Historia Museoak antolatu dituenak. Matematika, ekonomia eta literatura klasikoari buruzko hiru ikastaro berri iragarri dituzte 2010erako.
Durangoko Museoan eta Udal Liburutegian izango dira apirilera arte eta ekainera arte, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko irakasleek gidatuko dituztenak. Giza jakintza bere osotasunean lantzeko aukera era didaktiko eta ikasleen arabera moldatutakoan eskaintzeko helburua nabarmendu zuten Udaleko ordezkariek. Matematikak eguneroko bizitzan dituen aplikazioak, eta egoera ekonomikoa ulertzeko gakoak landuko dituzte ikastaroetan izena ematen dutenek.
Ikastaro guztietan izena emateko eta informazioa eskatzeko aukera, urtarrilaren 16ra arte, eta 94-6030026 telefono zenbakira deituta izango da. Ikastaroen prezio orokorra, 30 eurokoa izango da, eta langabetu eta 25 urtetik beherako ikasleek deskontuak izango dituzte.