Bidezabal Atletismo taldeko Olatz Agirre eta Naroa Guarrotxenak Euskadiko Txapelketa irabazi dute
Bidezabal Atletismo taldeko Olatz Agirre eta Naroa Guarrotxenak Euskadiko Txapelketa irabazi dute.
Urtea ondo baino hobeto hasi du Bidezabalek. Izan ere, bi taldekidek Euskadiko Txapelketa irabazi dute asteburuan. Basaurin jokatutako proban, Olatz Agirrek Kadete mailako 1000 metrotako lasterketa irabazi zuen, eta Naroa Guarrotxenak aldiz, Jubenil mailako 3000 metrotakoa.