Delorean taldea zuzenean izango da Plateruenean

Anboto 2010ko urt. 4a, 13:51

\'Duran Dance\' izeneko musika festibalak doinu elektronikoak ekarriko ditu Durangora urtarrilaren 5ean.

\'Duran Dance\' izeneko musika festibalak doinu elektronikoak ekarriko ditu Durangora urtarrilaren 5ean. Martitzenean, Delorean taldeak kontzertua eskainiko du Plateruenean. Zarauzko taldeak musika elektronikoa lantzen du, eta mundu mailan ezagutzera eman dira euren abestiei esker. Estilo apurtzailea, baina zaleek ondo baino hobeto jaso dutena. Eurekin batera,The Requesters, Undo eta Kinki musikariek osatuko dute egitaraua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!