Beteranoen torneoa

Anboto 2009ko abe. 22a, 17:07

Tabirako Baque saskibaloi taldeak hirugarren aldiz antolatuko du hilaren 26an Beteranoen Zarate Y Elexpe Torneoa.

Tabirako Baque saskibaloi taldeak hirugarren aldiz antolatuko du hilaren 26an Beteranoen Zarate Y Elexpe Torneoa. Txapelketa honetan jokalari ohiek parte hartuko dute, eta Tabirakotik esan digutenez, \'helburua ez da eliteko jokoa erakustea\', lagunen artean jokatu eta lehengo sasoiak gogoratzea baizik. Arratsaldeko 17:00etan mutilak kantxaratuko dira, eta neskak 18:30ean. Atsedenaldian, babesleen arteko jaurtiketa libreen sariketa ere ospatuko da. Eguna amaitzeko, luntxa eta urrezko oroigarrien banaketa egingo dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!