Birziklatuta, baina oraindik ere Zarama

Anboto 2009ko abe. 23a, 16:20

Abenduaren 26an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da Zarama talde mitikoa, \'Birziklatuaren Bira\'-ren baitan.

Abenduaren 26an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da Zarama talde mitikoa, \'Birziklatuaren Bira\'-ren baitan. [imgd]http://www.anboto.org/images/6800/6830/1.jpg[/imgd] Roberto Mosoren taldeak eskenatokietarako buelta hartu du aurten, eta Durangora ere helduko da zapatuan. Gainera, zuzeneko kontzertu baten grabazioa ere kaleratu berri dute, eta indartsu daudela ezin ukatu. 80ko hamarkadan, euskal musikaren erreferente nagusietako bat izan ziren. Nork ez ditu gogoratzen euren kantuak? \'Iñaki, ze urrun dagon Kamerun\' eta antzeko arrakastak joko dituzte ezkerraldekoek. Aukera bikaina, dudarik barik, Platerueneko zita.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!