Urrezko Xistera Durangon

Anboto 2009ko abe. 22a, 16:20

Urrezko Xistera txapelketaren XIX. edizioa hasiko da eguen honetan, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Finala ere bertan jokatuko da, abenduaren 30ean. Aurten izaera benefikoa ere izango du torneo honek.

Urrezko Xistera txapelketaren XIX. edizioa hasiko da eguen honetan, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Finala ere bertan jokatuko da, abenduaren 30ean. Aurten izaera benefikoa ere izango du torneo honek. Eguenean, Olha-Elizegi eta Aimar-Alliez bikoteak izango dira aurrez-aurre txapelketa zabalduko duen jaialdian. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da festibal hori. Hurrengo egunean, ordu berean, Berriatuan jarraituko du lehiak. Azken partiduak, finalak, hilaren 30ean ospatuko dira Durangon. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da jai hau, baita ere. Gainera, minbiziaren kontra lan egiten duen Joserra Uriarte findazioari laguntzeko balioko du jaialdiak, bertan zozketak eta beste hainbat gauza prestatuko baitira. Master Jai enpresaren lehen urteurrena dela-eta, luntxa ere izango da zaletuentzako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!