'Vidas minadas' argazki erakusketa San Agustinen

Anboto 2009ko abe. 21a, 09:54

Gervasio Sanchez kazetari eta argazkilari andaluziarrak Afganistan, Kanbodia, Angola, Nikaragua eta Kolonbiara egindako bidaietan egindako 40 argazki izango dira gaurtik urtarrilaren 5era arte Durangoko San Agustin kulturgunean ikusgai.

Gervasio Sanchez kazetari eta argazkilari andaluziarrak Afganistan, Kanbodia, Angola, Nikaragua eta Kolonbiara egindako bidaietan egindako 40 argazki izango dira gaurtik urtarrilaren 5era arte Durangoko San Agustin kulturgunean 18:00etatik 20:00ak arte ikusgai. Aipatutako herrialdeetan izandako gerretan erabilitako pertsonen kontrako minek eragindako sarraskiak salatu, eta erakusketaren bisitariengan arma horien kontrako kontzietzia piztea du Gervasio Sanchez argazkilariaren lanak helburu nagusia. Egilearen berbetan, \"pertsonen kontrako minek eragiten duten drama salatzea\" da erakusketaren izateko arrazoia. Gerra eta gerrosteetan, urtero 15.000 lagun izaten dira pertsonen kontrako minen eraginez mutilatuak. Sanchezek bere bidai eta bideetan aurkitutako lagun batzuen bilakaera erakusten dute \'Vidas minadas\' erakusketako argazkiek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!