Lehenengo Durango Uria Nazioarteko Judo Txapelketa

Anboto 2009ko abe. 18a, 10:11

Durangoko Judo Taldeak, kirol hau bultzatu guran, hainbat ekimen antolatzen dihardu. Oraingo honetan, Durango Uria Nazioarteko Judo Txapelketaren lehenengo edizioa antolatuko dute, domekan, Landako kiroldegian.

Durangoko Judo Taldeak, kirol hau bultzatu guran, hainbat ekimen antolatzen dihardu. Oraingo honetan, Durango Uria Nazioarteko Judo Txapelketaren lehenengo edizioa antolatuko dute, domekan, Landako kiroldegian. [imgd]http://www.anboto.org/images/6800/6812/1.jpg[/imgd] Antolatzaileek aurreratu digutenez, 300 gazte batzea aurreikusi dute. Frantzia, Girona, Zaragoza, Palentzia, Errioxa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako judokak nor baino nor lehiatuko dira Landakoko tatami gainean. Kategoria eta pisuaren arabera, goizeko 10:00etatik aurrera ekingo diote txapelketari 9-14 urte arteko gazteek. Lehenengo benjaminen txanda izango da, eta ondoren alebin eta infantilena. Judo munduko izen ezagunak be Durangon izango dira. Uematsu eta Yahaira, nazioarteko txapelketetan parte hartzen duten judokak, esate baterako. Iñaki Salas Durangoko Judo Taldeko arduradunaren berbatan, \"konpetizioa bultzatzea baino, helburua gazteek kirola lagun arteko giroan egitea da\". Filosofia horri jarraituz, parte-hartzaile guztiei oroigarriak banatuko dizkiete.

Bizkaian, bakarra

Bizkaian judo arloan antolatzen den nazioarteko txapelketa bakarra dela nabarmendu dute antolatzaileek. Federazioak ez diela lagundu ere gaineratu dute. \"Babesle pribatu eta publikoei atea jo behar izan diegu txapelketa martxan jarri ahal izateko\", azaldu digute taldekideek. Enpresen eta Udalaren laguntzarekin \"pozik\" agertu dira txapelketaren bultzatzaileak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!