Domekan jokatu zen Barakaldoko BECen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Finala. Egun handia eta berezia izan zen bertsozaleentzako. Andoni Egañak Maialen Lujanbiori eman zion Txapeldunaren lekukoa, eta Unai Iturriaga durangarrak bosgarren tokian amaitu zuen saioa.

Saio ona egin zuen Iturriagak, baina ofizio batzuetan ez zuen bete-betean asmatu. Horren ondorioz, ez zen azkenengo buruz-burukora pasatu. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus lehiatu ziren azken txanpan, eta saioa bere puntu gorenera heldu zen. Bertso hunkigarri eta bikainak utzi zituzten biek, eta bertaratutako 14.5000 zaleek txalo zaparradekin erantzun zieten.
Azkenean, Lujanbio txapeldun. BEC zutunik ipini zen hernaniarraren aurrean, baita gainerako zazpien aurrean ere.
Argazkia: Bertsozale Elkartea