Krisiari eutsi dio 44. Azokak

Anboto 2009ko abe. 9a, 09:54

Amaitu da aurtengo Durangoko Euskal Liburu eta disko Azoka. Bost egunetan zehar euskal kulturaren elkargune eta agertoki izan da Landako eraikina, eta martitzen iluntzeko 20:00etan itxi zituen ateak, hurrengo ediziora arte. Antolatzaileek balorazio ona egin dute.

Amaitu da aurtengo Durangoko Euskal Liburu eta disko Azoka. Bost egunetan zehar euskal kulturaren elkargune eta agertoki izan da Landako eraikina, eta martitzen iluntzeko 20:00etan itxi zituen ateak, hurrengo ediziora arte. Antolatzaileek balorazio ona egin dute. [imgi]http://www.anboto.org/images/6700/6763/1.jpg[/imgi] Aurreko urtearekin alderatuz, jende gutxiago hurreratu da Durangora, eta salmentak ere jaitsi dira; batez ere zapatuan. Dena dela, antolatzaileak gustura azaldu dira prentsaurrekoan, \'krisiari eutsi\' egin diotelako. Antza denez, beherakada handiagoa itxaroten zuten. Aipagarria iruditu zaie asteleheneko asistentzia ona. Gerediaga Elkarteak, Azokan izandako ekitaldi mordoa positibotzat jotzen du: \'Bereziki, Ahotsenea ekimena nabarmendu nahi dugu. Bertan, sortzaileentzat gune berezia lortu da\'. Kultura Katalana izan da 44. edizio honetako gai nagusia. Institut Ramon Llull izan da ohorezko gonbidatua, eta bere izenean, Josep Bargallok esan du \'euren asmoa Azokan egoten jarraitzea\' dela. Bestalde, aitatu dezagun Espay Catalunya Topalekuak 2010eko saria Gerediagari emango diola, \'katalanen kultura zabaltzen laguntzeagatik\'. Azoka Telebista proiektu berriari esker Azokak \'bizitasuna\' irabazi duela nabarmendu dute Jon Irazabal Azokako zuzendariak eta Nerea Mujika Gerediagako lehendakariak. Euskal Denda Arbasoren 14. Euskal Dendak, berriz, 17.220 bisitari batu ditu: \'Bisitak %15 jaitsi arren, gure artisautzako erreferentzia finkatu da. Krisiak eragin du, baina, gutxiago\'. Salmentak \'ondo\' joan ei dira, iazko antzera. Bisitariek Garbi Xaboi Naturalen (Zegama) standa aukeratu dute onentzat; Arbasok Eneko Unzalu Bitxiak (Durango). Galeusca erakusketak eta \'Artisau despistatua\' jokoak izandako harrera nabarmendu dute. Argazkiak: Txelu Angotia
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!