Joan zen martxoaren 31n Durangoko Andra Marian aurkeztu zuten Iban Gorriti kazetariak zuzenduriko \'Kantatzen ez duen herria herri hila da\' dokumentala saritu dute Lekeitioko Bideo Bileran, Urrezko Antzararekin.
Joan zen martxoaren 31n Durangoko Andra Marian aurkeztu zuten Iban Gorriti kazetariak zuzenduriko \'Kantatzen ez duen herria herri hila da\' dokumentala saritu dute Lekeitioko Bideo Bileran. Amateurren mailan aurkeztu arren, sari nagusia ere lortu du Gorritiren lanak; beraz, durangarrarentzat izan dira Zilarrezko eta Urrezko antzara. 35 lanek parte hartu dute lehiaketan, eta horietatik 20 profesionalak ziren.
Martxoaren 31n Durangoko Andra Maria elizan aurkeztu zuten Iban Gorriti kazetariak zuzenduriko \'Kantatzen ez duen herria herri hila da\' dokumentalak jaso du Lekeitioko Bideo Bileraren Urrezko Antzara saria. Durangaldeko hainbat lagunen kolaborazioarekin aurrera ateratako proiektua da Lekeitioko Zine Bileran goraipatu dutena, eta horiek denak gogoan izan zituen Gorritik saria jasotzeko ekitaldian.
1937ko martxoaren 31ko Durangoren bonbaketa ume zirela bizi izan zuten durangarren testigantza eta oroimena hari nagusi ditu Gorritiren dokumentalak. Urteetan isilik eta \"lurperatuta\" egondako bizipenak irudi eta soinuekin adierazten ditu dokumentalak, Alberto Barreña, Jesus Moreno eta Antonio Olearen testigantzetatik abiatuz.