Unai Iturriaga garaile Iruñeko finalerdian

Anboto 2009ko aza. 23a, 19:46

Abenduaren 13an BECen ospatuko den finalean izateko aukerak berreskuratu ditu Unai Iturriagak, domekan Iruñean finalerdia irabazi eta gero. 692,25 puntu lortu zituen durangarrak. Bestalde, Miren Amurizak eta Igor Elortzak zapatuan kantatu zuten Gernikan; berriztarrak finalerako aukerak ditu oraindik, durangarrak ez.

Abenduaren 13an BECen ospatuko den finalean izateko aukerak berreskuratu ditu Unai Iturriagak, domekan Iruñean finalerdia irabazi eta gero. 692,25 puntu lortu zituen durangarrak. Bestalde, Miren Amurizak eta Igor Elortzak zapatuan kantatu zuten Gernikan; berriztarrak finalerako aukerak ditu oraindik, durangarrak ez. Saio txukuna burutu zuen Iturriagak domekan, lehen finalaurrekoan ez bezala. Ezinezkoa zirudien, baina finalerako txartela poltsikoan dauka kasik. Kartzelakoan saio osoan zehar egindako lana borobildu zuen Unaik. Zapatuan Elortza eta Amurizaren txanda izan zen Gernikan, eta hauek ez zuten hain egun ona izan. Igorrek berriro ere ez zuen asmatu, eta puntuazio baxuaren ondorioz finaletik kanpo geratu da. Mirenek ere behera egin zuen puntuetan aurreko finalerdiarekin alderatuz; poto bat egin zuen, eta baliteke horrek finaletik at uztea. Datorren domekan Donostiako belodromoan gertatzen denaren zain egon beharko du berriztarrak. Info+: Txapelketa Nagusia
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!