Puro Chile taldearen aurkezpen kontzertua izango da, azaroaren 20an 22:00etan, Durangoko Plateruenean.
Urko Igartiburu, Mamen Rodrigo, Pedro Fernández eta Ane Irisarri taldekide elorriarrek urte honen hasieran aurkeztu zuten diskoaren eta Puro Chile taldearen aurkezpen kontzertua izango da, azaroaren 20an 22:00etan, Durangoko Plateruenean.
Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu, baina taldekideek eurek ekoitzitako disko berriko kantak eskainiko dituzte azaroaren 20ko kontzertuan. Diskoa aurkezteko Urko abeslariak esan zigunez, disko honetan ?zer izan garen, nor garen eta norantza goazen islatzea lortu dugu?. Rock bizi eta koloretsua eginez euren belaunaldiko hainbat jende musikara \"berkonektatzea\" lortu dutela-eta, pozik agertu zitzaizkigun otsailean Puro Chilekoak. Musikazaleak eta eskualdeko lagunak izango dituzte, segurutik, entzule.