Atzerriko Urrezko Globo saria irabazi zuen eta Oscar sarietarako ere izendatu zuten filmak Israelen eraso suizida egitera doazen Said eta Khaled palestinarren istorioa kontatzen du.
Azaroaren 20an, 19:30ean, Durangoko San Agustin kulturgunean eta Uztartuz kultur elkarteak bultzatuta eskainiko dute 2005ean Hany Abu-Assad-ek zuzenduriko Paradise Now filma.
Atzerriko Urrezko Globo saria irabazi zuen eta Oscar sarietarako ere izendatu zuten filmak Israelen eraso suizida egitera doazen Said eta Khaled palestinarren istorioa kontatzen du.
Zisjordaniako errefuxiatuen eremu batean bizi diren mutil gazte bi dira Paradise Now filmeko protagonistak. Errefuxiatu eremu horretako bizimoduaz eta euren herriak jasaten duen errepresio egoeraz nazkatuta, Israeleko Tel Aviv-en eraso suizida egitea erabakitzen dute Said eta Khaledek. Palestinako bizimodua erakusten du filmak.