Aldaketak eman dira Durangoko Master Jai enpresan. Hiru akziodunek euren akzioak saltzea erabaki dute, eta horiek guztiak, Totorikak eskuratu ditu.
Julian Retegi, Agustin Rekalde eta Juan Amezuak akzioak saltzea erabaki, eta akordiora heldu dira Aitor Totorikarekin. Joan zen eguenean egin zuten bilera enpresak Durangon dituen bulegoetan, eta akordioa erraz eta azkar lortu zuten. Izan be, enpresatik adierazi dutenez, denen artean harreman oso ona dago.