Txuma Murugarren: “Interesgarria da hausnarketa egitea“
Izan duzu antzeko esperientziarik?
Ez, baina oso interesgarria da musikaren sorkuntzaz hausnarketa egitea. Kanta zer den, nola

Zure sorkuntzari buruz berba egitea gustuko duzu ala kostatu egiten zaizu?
Ez zait zail egiten, eta gustatzen zait horren bueltan zerbait ikasten badut: nire ikuspuntua planteatuko dut, nire egiteko modua azaldu, eta beste batzuek esan beharko dute zein den eurena eta zertan egiten duten bat nirearekin. Elkartruke hori oso interesgarria da.
Azkenaldian kabaretean ibili eta gero, noiztik ez zarete egon zeu eta gitarra bakarrik? Zelako sentsazioa duzu Platerueneko emanaldiari dagokionez?
Aspaldi ez naiz gitarrarekin bakarrik paratu, baina, hala ere, nire parte-hartze horretan ez da gitarra elementurik garrantzitsuena izango, baizik eta nire lanaren lagin batzuk, grabaketa batzuk, kantaren une desberdinak adierazten dituztenak.
Zer kanta joko dituzun erabaki duzu?
Hasierako materiala prestatuta dago, sobera eramango dut, bertan aukeratu ahal izateko. Musikari eta sorkuntzari buruzko hausnarketa izango da.