Mikel Urdangarin: “Bakarrik aritzeak biluztasuna dakar“
Izan duzu aurretik antzeko beste esperientziarik?
Behin Nafarroako Unibertsitate publikoan hitzaldi bat ematea eskatu zidaten, eta ikastetxeetan ere aritu izan naiz. Kantuaren Kantoiak, baina, izaera berezia daukala uste dut.
Zure sorkuntzari buruz berba egitea zail egiten zaizu?
Norberaz
hitzegitea ez da erosoa izaten, baina Kantuaren Kantoia elkarrizketatik
egongo da hurbilago, eta litekeena da erosoago sentitzea.
Bakarrik aritzeak zer sentipen edo oroitzapen dakarkizu?
Beti
aritu izan naiz lagunduta. Bakarrik aritzeak biluztasuna dakar bere
baitan, eta, normalean, biluzik hotz da pertsona, baina bere alde dauka
jendearengana heltzen asmatuz lokarri sendoa sortzen dela.